Erabilerak eta Abantailak
Abantailak
Eguneroko bizi kalitatea hobetzen duten
aukera asko dauzkagu gaur egun bizi garen informazioaren gizartean. Nortasun
Agiri Elektronikoa funtzezko atal bat da aurrerapen honetan, hiritarren,
enpresen eta erakundeen arteko harremanak asko errazten dituelako.
Nortasun Agiri Elektronikoak izapide asko modu telematikoan egiteko aukera eskaintzen du, hortaz:
- Joan-etorri asko aurrezten dira
- Izapide ugari burutu daitezke edozein momentutan, ordutegietara egokituz
- Organismo publiko edo pribatuen argibideak jarraituz, gestioak era errazen burutzen dira
Segurtasunaren ikuspuntutik, agiri
zaharrak baino segurtasun neurri berriago eta hobeagoak dakarzki Nortasun Agiri
Elektronikoak eta neurri hauek faltsutzezina bihurtzen dute. Horrela, online
komunikazio batean bertakoen nortasuna bermatzen du, informazioa trukatzeko edo
interneten erosketak egiteko. Informazio trukeetan datuak eraldatzen ez direla
bermatzen du baita ere.
Gainera, agiria eskuratzeko prozesua eta agiriaren erabilera oso errazak dira:
- Momentuan eskuratu daiteke agiriak igortzen dituen gertuen daukazun bulegoan aurretik hitzordua eskatuz.
- Agiri zaharraren neurri berberak dauzka baina material berria azkoz ere gogor eta iraunkorragoa da.
- PIN kode bat ematen da eta www.dnielectronico.es web orrian edo bulegoan bertan alda daiteke.






Descarga Windows
Descarga Linux
