Legezko oharra
Webgunea erabiltzeko baldintza orokorrak
Legezko abisu honek http://www.usatudni.es webgunearen sarbidea eta erabilera arautzen duten baldintza orokorrak biltzen ditu, aurrerantzean “webgunea” izango da, eta horren jabea Red.es da, Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioaren Telekomunikazioen eta Informazioaren Gizarterako Estatu Idazkaritzari atxikita dago, egoitza soziala hemen du: Pza Manuel Gómez Moreno s/n, Edificio Bronce, 28020 Madrid eta IFZ: Q-2891006-E, apirilaren 24ko 11/1998, Telekomunikazioaren Lege Orokorraren Seigarren Xedapen Gehigarriaren arabera eratuta dago, abenduaren 29ko 14/2000 Legearen 55. artikuluan idatzitakoa, Neurri Fiskal, Administratibo eta Gizarte-arlokoen Legea hain zuzen, espresuki indarrean dagoela aitortua azaroaren 3ko 32/2003 Telekomunikazioen Lege Orokorraren Xedapen Indargabetzaile Bakarraren arabera.
I. ZEHAZTAPENAK ETA BALDINTZAK
a. Zehaztapenak eta baldintzak onartu
Webgunea erabiltzeak baldintza orokor hauek espresuki eta guztiz onartzen direla esan nahi du erabiltzailea webgunean sartzen den unean dagoen bertsioan, webgunearen zerbitzu eta eduki zehatzetako baldintza partikularrei kalterik egin gabe. Red.es-ek baldintza orokorrak eta partikularrak edozein unetan aldatzeko eskubidea du. Aldaketa hauek indarrean egongo dira argitaratzen diren unean.
b. Adin txikikoentzat abisua
Webgune honetara sartzea debekatuta dago 14 urte baino gutxiago dituztenentzat, beraz, Baldintza hauek onartuz Zuk 14 urte baino gehiago dituzula adierazten duzu.
c. Webgunearen aldaketak eta eskuragarritasuna
Red.es-ek eskubidea du edozein unetan eta erabiltzaileari aldez aurretik jakinarazi gabe, webgunearen aurkezpena, konfigurazioa, azalpen teknikoak eta zerbitzuak aldatzeko, zabaltzeko, murrizteko edo aldi baterako edo behin betiko eteteko alde bakarreko erabakiz.
II. WEB GUBEA ERABILTZEKO BAIMENA
a. Web gunea eta bere edukia erabiltzeko baimena
Erabiltzaileak webgunea legezko abisu honek, indarreko legeriak, moralak, oro har onartutako ohitura egokiek eta ordena publikoak ezarritakoaren arabera erabiliko duela hitzematen du. Aurrekoari kalterik egin gabe, eta oso zehatza izan gabe, erabiltzaileek: - ezin izango dituzte hirugarrenen eta red.es-en eskubideak edozein modutara urratu (jabetza intelektuala edo industriala, intimitatearen edo norberaren irudiaren eskubidea eta abar). - pertsonaren duintasuna errespetatu beharko dute, eta ezin izango dute arraza, sexua, erlijioa, iritzia, nazionalitatea, ahalmen urritasuna edo beste egoera pertsonal edo sozialen bat aitzakia hartuta diskriminaziozko ekintza eta adierazpenik egin.
b. Webgunearen erabilera zuzena
Erabiltzaileak webgunea legezko abisu honek, indarreko legeriak, moralak, oro har onartutako ohitura egokiek eta ordena publikoak ezarritakoaren arabera erabiliko duela hitzematen du. Aurrekoari kalterik egin gabe, eta oso zehatza izan gabe, erabiltzaileek: - ezin izango dituzte hirugarrenen eta red.es-en eskubideak edozein modutara urratu (jabetza intelektuala edo industriala, intimitatearen edo norberaren irudiaren eskubidea eta abar). - pertsonaren duintasuna errespetatu beharko dute, eta ezin izango dute arraza, sexua, erlijioa, iritzia, nazionalitatea, ahalmen urritasuna edo beste egoera pertsonal edo sozialen bat aitzakia hartuta diskriminaziozko ekintza eta adierazpenik egin.
c. Alerta norberaren eta/edo hirugarrenen eskubideak urratzeagatik
Webgunean horretarako ezartzen diren bestelako bitartekoak aparte, erabiltzaile eta/edo webgunean dagoen eduki edo bere bitartez sarbidea izan dezakeen edukiren batek hirugarrenen eskubideak urratu eta/edo kaltetuko lituzkeela uste baduzu mail bat bidali dezakezu contacto@usatudni.es helbidera, nor zaren eta zure ustez urratu den eskubidea legitimatzen duten eskubideak ziurtatzen dituen agiriak emanez.
III. WEBGUNEAREN JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA
a. Webgunearen edukien jabeak
Erabiltzaileak webgunea osatzen duten elementuen, edukien eta zerbitzuen eta webgunearen egitura, diseinu eta iturri-kodearen jabea RED.es eta horien jabe gisa identifikatuta dauden hirugarrenak direla aitortzen du. Erabiltzaileak indarreko legeriak red.es-i eta webgunea osatzen duten elementuen, edukien eta zerbitzuen jabeei ematen dizkieten eskubide guztiak errespetatuko dituela hitzematen du (baita webgunearen egitura, diseinua eta iturri-kodea ere) eta, bereziki, jabetza intelektual, industrial eta esleituta dituen antzeko eskubideak.
b. Erabiltzaileek emandako edukien inguruko baimena
Edukiak argitaratzean erabiltzaileak red.es-i mundu mailako baimena ematen dio, ez esklusiboa eta eduki horiek erreproduzitzeko eta publikoki komunikatzeko bakarrik, webgunean bere profila erabiltzen ari den bitartean. Erabiltzailea eduki horiek argitaratzearen erantzule izango da hirugarrenen aurrean.
c. Blogetan edo antzeko zerbitzuetan egindako komentarioak
Red.es-ek erabiltzaileek webgunean egindako komentarioak aldez aurretik gainbegiratzeko eskubidea du eta horiek argitaratzeko ahalmena du.
d. Estekak
Webgunean dauden hiper-estekek hirugarrenen webgunetara bidera dezakete. Red.es-ek ez du inolako erantzukizun bere gain hartzen webgune horietan azal edo eskaini zitezkeen edukien, informazioen edo zerbitzuen gain, informatzeko bakarrik izango baitira eta ez dute inolako harremanik Red.es-en eta webgune horien eduki edo jabe diren pertsona eta entitateekin. Estekak egin daitezke webgunearen hasierako orrira sartzen uzten badute. Baimendutako estekak ezin izango du webgunearen edukia erreproduzitu, ez zati bat ezta osoa ere. Webgune honetara estekak egiten dituztenek ondokoak bete behar dituzte: • Indarreko legeriari lotuta egon, ordena publikoa, segurtasun publikoa eta defentsa nazionala babestu. • Osasun publikoari erasorik ez egin. • Pertsonen duintasuna, oinarrizko eskubideak eta arraza, sexu, erlijio, iritzi, nazionalitate, ahalmen urritasun edo bestelako egoera pertsonal edo soziala aitzakia hartuta diskriminazio ezaren printzipioa errespetatu, eta gazteak eta haurrak babestu. • Hirugarrenen eskubideei erasorik ez egin.
IV. PRIBATASUN POLITIKA
a. Informazio orokorra
Red.es webgunearen erabiltzaileek emandako izaera pertsonaleko datuekin sortutako datu-fitxategiaren ardura duen entitatea da. Izaera pertsonaleko Datuen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren arabera, Red.es-ek sekretua betetzeko konpromisoa hartzen du izaera pertsonaleko datuei dagokienez eta baita konfidentzialtasunez erabiltzeko beharrari dagokionez ere. Hau honela izan dadin beharrezko neurriak hartuko ditu baimenik gabeko aldaketarik, galerarik, tratamendurik edo sarbiderik izan ez dadin. Datu pertsonalak jaso eta tratamendu automatikoa egitearen helburua erabiltzaileari zerbitzuak kudeatzea, ematea, zabaltzea eta hobetzea da. Erabiltzaileak nahi duenean sarbiderako, zuzentzeko, baliogabetzeko edo aurka egiteko eskubidea izango du Red.es-era idatziz (Red.es-en Aholkularitza Juridikoa, Plaza Manuel Gómez Moreno S/N Edificio Bronce 28020 Madril), N.A.N.ren kopiarekin batera, abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuak ezarritakoa jarraiki, eta honen arabera abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren garapen Araudia onartzen da, izaera pertsonaleko datuak babesteko legea, hain zuzen.
b. “Cookies”-ak
Webguneak "cookies”-ak erabiltzen ditu (informazio artxibo txikiak dira, webgunearen zerbitzariak ordenagailuari bidaltzen dizkio eta horren bitartez orrira sartzen da) nahitaez ondo funtzionatzeko eta erabiltzaileak webgunea ondo ikuskatu dezan. Webgunean erabilitako cookies-ek ez dute informazio pertsonalik jasotzen eta ez dira biltegiratzen erabiltzailearen saioa amaitzean. Cookies hauetan jasotako informazioa etorkizunean sartuz gero webgunean errazago nabigatzeko eta webgunea errazago erabiltzeko da. Hau dena kontuan izanda ere, zure nabigatzaileak cookies-ak desaktibatzeko aukera eskaintzen duten hainbat funtzio dituela gogoratzen dizugu.
V. BERMEA ETA ERANTZUKIZUNA
Red.es-ek webgune honek eta bere zerbitzuek eta edukiek aldi baterako eta mugagabeko eskuragarritasuna izango dutenik ez du bermatzen eta webgune hau erabiltzearen ondorioz sor litezkeen edozein motako kalte-galeren erantzule ez da. Red.es-ek era berean, webgunea hirugarrenek erabiltzearen ondorioz izan daitezkeen inolako erantzukizunik ez du izango eta dagozkion zibil- edo zigor-ekintzak burutu ahal izango ditu erabiltzaileak webgune honetan ezarritako baldintza orokor eta partikularrak urratzen baditu.
VI. LEGERIA APLIKAGARRIA ETA FORUA
Webgune honen inguruko gatazka posibleak Espainiako legeriaren arabera arautuko dira eta Madrileko Epaitegiek gatazka hauen berri izateko eskumena dutenez erabiltzaileak bestela legokiokeen foruren bati uko egiten dio.
-
30.04.2010El Ministerio de Industria, Turismo y Comercio (MITYC), a...
-
30.04.2010La Agencia Tributaria ha abierto hace escasas fechas el...

Despues de tantos desplazamientos con el coche en verano, siempre te queda la duda de los puntos de los que dispones..."







