Hizkuntzak

  • Euskera
  • Català
  • Galego
  • Español
facebook twitter youtube

youtube
Electricnana usa su DNIe
Isabel Ávila eta DNIe
David García eta DNIe
  • 11/29/2011 - 14:17
  • 11/21/2011 - 13:29
  • 11/10/2011 - 20:08

Madrilgo Autonomia Erkidegoko izapide eta kudeaketak egin itzazu zure Nortasun Agiri elektronikoarekin

gestionesytramitesenlacomunidaddemadridcontudnie.gif

Nortasun Agiri elektronikoarekin zerbitzuak eskaintzen dituzten Autonomia Erkidegoen artean Madrilgoa aurkitzen da. Madrid.org izeneko  webaren barne, Gestiones y Trámites atalean, erabiltzaileak elektronikoki egin ditzakeen izapideen katalogoa aurkituko du, hauek herritarrei denbora eta beharrezko ez diren ilarak aurrezteko sortuak izanen dira.

 

Bete gura dugun izapidea aurkitu ondoren, behar izan ezkero noski, aurkeztu behar ditugun agiriak zein diren baieztatzea komenigarria da. Tasa ordainketaren bat beharrezkoa ote den ere berrikustea aholkatzen da.

 

Aurreko puntua baieztatu ondoren, eskaera formularioa bete , baliozkotu, sinatu eta bidali, eta beharrezkoa den dokumentazioa erantsi beharko dugu. Dena bidali ondoren erregistroak kopia bat inprimatzeko aukera emango digu sarreraren datuekin. Hau dena bidali ondoren dokumentu berriren bat gehitu behar izan ezkero, dokumentu berrien ekarpenaren bidez egin ahal izango dugu, tramitazioak irauten duen bitartean zerbait gehitzeko beharrean ikusten bagara.

 

Weban aurkitu ahal izango ditugun zerbitzuak hurrengoak dira:

 

  • Dokumentu ekarpenak.
  • Komunikazio bidaltzeak.
  • Notifikazio telematikoak.
  • SERIS- Berehalako Erantzunaren Zerbitzuak.
  • Zerbitzu publiko eta tasa ordainketak.
  • Deklarazio eta zerga ordainketak.
  • Tramitazio egoeraren kontsulta.

 


Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
  • Web page addresses and e-mail addresses turn into links automatically.

Formatu aukerei buruz informazio gehiago

Links

Dnielectronico.es
Zona TIC
FAQs | Contacto