|
Gustatzen zaizkigun gauzak partekatzeko eta munduarekin komunikatzeko eguneroko tresna bihurtu dira sare sozialak. Interneten gure presentziaren handiagotzea dela eta ezin ditugu alde batera utzi pribatutasun kontuak.
Horregatik Tuentik , Nortasun Agiri elektronikoarekin dabilen egiaztatze tresna bat ezarri du eta gure kontuan sartzeko sistema hau erabiltzen duen lehenengo sare sozialean bihurtu da. Honela, gure kontuan sartzeko prozesua seguruagoa bihurtu du eta sarean gure benetako informazio pertsonala igotzen dela bermatzen da.
|