Nola erabili
Baldintza teknikoak:
Nortasun Agiri elektronikoak hurrengo ekipamendu fisikoa behar du:
- Ordenagailu pertsonal bat.
- Txartel adimentsuen irakurgailu bat. Implementazio desberdinak aurki ditzakegu, bai teklatuan barneratuta, usb konexioaren bidez erabiltzen direnak edo PCMCIA interfaz bat erabiltzen dutenak. Software-ari dagokionez, Nortasun Agiri Elektronikoa, existitzen diren nabegadore eta sistema operatiboekin bateragarria da.
Gehiago jakiteko:
http://www.dnielectronico.es/como_utilizar_el_dnie/index.html
Kontrolatzaileak / Modulu kriptografikoak
Ekipo informatikoa eta txartel kriptografikoen (Nortasun Agiri Elektronikoa kasu honetan) arteko elkarrekintza egokia izateko, modulu kriptografikoak izeneko software zati batzuk eduki behar ditu ordenagailuak.
Microsoft Windows ingurumen batean, ekipoak “Chryptographic Sevice
Provider” (CSP) zerbitzua eduki behar du barneratuta.
UNIX, Linux edo MAC ingurumenetan, ekipoak PKCS#11 izeneko modulu
kriptografikoa beharko du.
Sistema operatiboaren arabera software egokia jaisteko:
http://www.dnielectronico.es/descargas/index.html
PIN (Pasahitz pertsonala)
Nortasun Agiri Elektronikoaren aukerak eta informazioa erabiltzeko
beharko dugun pasahitz pertsonala da (behin txipak daukan mikroprozesagailuak
ezagutzen duenean).
Txartelaren kode pribatuak segurtatzen ditu eta sinadura elektronikoa
erabiltzen duten aplikazioetan martxan jartzen da, hortaz, isilpekoa,
pertsonala eta besterenezina da.
Txartela igortzen denean, zorizko pin bat ezartzen da eta
hiritarrari “eskutitz itsu” batean ematen zaio.
Nortasun Agiri Elektronikoaren jabeak PIN edo
pasahitza alda dezake internet edo bulego igortzaileetan aurkitzen diren
Nortasun Agiri Eguneratze Puntuen bidez.
Gure Nortasun Agiri Elektronikoaren PIN
edo pasahitza aldatu nahi dugunean bi egoera desberdin aurkitu ditzakegu:
1.- Egungo PINa ez ezagutzea (edo
Nortasun Agiri Elektronikoa blokeatua egotea behin eta berrio pasahitza gaizki
sartu dugulako).
Kasu honetan, Nortasun Agiri
Elektronikoaren jabeak bulego igortzaileetan aurkitzen diren Nortasun Agiri
Eguneratze Puntu batera joan beharko du.
Puntu hauetan hatz marken irakurgailuak
daude eta horrela txipak gordetzen duen laburpen kriptografikoaren eta jabearen
hatz markaren informazioaren arteko konparaketa egin daiteke. Antzematearen
emaitza positiboa bada, aplikazioak PIN edo pasahitzaren aldaketa burutzea
utziko digu. Nola egiaztatu gure PIN edo pasahitza blokeatuta dagoen ala ez.
2.- Gure eguneko PIN edo pasahitza
ezagutzea.
Kasu honetan Nortasun Agiri
Elektronikoaren jabeak bi aukera dauzka:
·
Bulego igortzaileetan
aurkitzen diren Nortasun Agiri Eguneratze Puntu batera joan eta bertan aldatzea
bere PIN berria adieraziz.
· Txartel kriptografikoen irakurgailua eta internetekiko konexioa daukan edozein ordenagailutik, prozedimendu telematiko baten bidez.
http://www.dnielectronico.es/como_utilizar_el_dnie/pins.html






Descarga Windows
Descarga Linux
