Zer da
Zer da Nortasun Agiri Elektronikoa?
Nortasun Agiri Nazional Elektronikoa (NAN Elektronikoa) Poliziaren Zuzendaritza Nagusiak (Barne Ministeritza) igortua, gure nortasun pertsonala fisikoki bermatzen duen dokumentua da. Horretaz gain:
- Pertsona baten nortasuna zalantzarik gabe elektronikoki frogatzen du.
- Dokumentu elektronikoak modu digitalean sinatzeko aukera eskaintzen du eta eskuzko sinadurak duen balio juridiko berdina dauka.
Nortasun Agiri Elektronikoaren berrikuntza nagusia, barnean daukan txip elektronikoa da. Bertan, txartelean azaltzen diren datuak ditu gordeta (datu pertsonalak, argazkia, sinadura eta hatz marka digitalizatua) sinadura elektronikoa eta egiaztapen ziurtagiriekin batera.
Era honetan, edozein ordutan eta joan-etorririk gabe, edozein pertsonak egin ditzake bere gestioak modu seguruan erakunde publikoekin, enpresa publiko zein pribatuekin edo beste hiritarrekin.

Ikusi ezazu hemen Nortasun Agiri Elektronikoaren aurkezpen grafikoa.
Ziurtagiri Elektronikoak
Bere kode propioekin pertsona fisiko edo juridiko bat identifikatzen duen dokumentu digitala da ziurtagiri elektronikoa eta ziurtagiri aginpide batek igortzen du.
Nortasun Agiri Elektronikoarekin bi ziurtagiri eskuratzen dira:
Egiaztapen ziurtagiria:
Transakzio telematiko bat egiterakoan hiritarraren nortasuna elektronikoki bermatzen du. Ziurtagiri honek, komunikazio elektronikoan parte hartzen dutenak esaten dutenak direla bermatzen du bere nortasun ziurtagiri eta batera datorren pasahitzaren bidez.
Sinadura ziurtagiria:
Eskuzko sinadura ordezkatzen du izapide eta dokumentuak sinatzerakoan. Hortaz, sinatzailearen nortasuna bermatzen du identifikazio eta sinadura pasahitzaren bidez.
Nortasun Agiri Elektronikoaren ziurtagiri elektronikoei buruz gehiago jakiteko:
http://www.dnielectronico.es/obtencion_del_dnie/certificados.html
Nortasun Agiri Elektronikoak, eguneroko izapideak burutzeko modu fisikoa, bere berma guztiak barne, arlo digitalera eraman du. Horregatik gaur egungo informazio gizartearen aurrerapen instrumentu garrantzitsu bat da.
Nortasun agiri elektronikoari buruzko informazio gehiago lortzeko Poliziaren Gorputz Nazionalaren web orria bisitatu:
http://www.dnielectronico.es/Asi_es_el_dni_electronico/index.html
Nortasun Agiri Elektronikoaren erreferentzi basikoen gida ikusteko:
http://www.dnielectronico.es/Guia_Basica/index.html
Sinadura Elektronikoa:
Sinadura elektronikoa, bere izenak esaten duen bezala, esku sinaduraren baliokidea da.
Bere funtzio nagusiak hauek dira:
- Sinatzailearen identifikazioa: sinadura honek sinatzailea, eskuzko sinadurak bezala, era bakar eta berdinean identifikatzen du.
- Sinatutako dokumentuaren osotasuna: hirugarrengo batek dokumentua eraldatu ez duela ziurtatu daiteke.
- Baliabide elektronikoak erabiliz (gehienbat internet) akordioak burutu daitezke.
- Gure burua identifikatzea uzten diguten datu sorta bat da sinadura elektronikoa.
- Espaniar estatuan, 2003 urtetik aurrera, legearen ikuspuntutik sinadura elektronikoa eta eskuzko sinadura baliokide dira. (59 Legea/2003ko abenduko 19, Sinadura Elektronikoa)
Nortasun Agiri Elektronikoaren Sinadura Elektronikoari buruz gehiago
jakiteko:
http://www.dnielectronico.es/como_utilizar_el_dnie/pins.html






Descarga Windows
Descarga Linux
